Estutasuna eta konfiantza, Jauna.
Bien arteko eztabaida da gurea.
Estutasuna dugu, bihar-etzi gurekin zer gertatuko,
gure ongizatea nola suertatuko.
Gauzek sortzen diguten estutasuna, beti.
Eta, aldi berean, zurekiko konfiantza.
Konfiantza zuk sostengatzen gaituzula jakitean,
gure bizitza zure eskuetan dagoela ohartzean,
bihar-etzi ez gaituzula bakarrik utziko sinestean.
Izan ere, jakin badakigu, inoiz ez gaituzula eskutik utzi.
Zugan atseden hartuko bagenu,
ez genuke hainbeste atsedenik hartuko gure ugaritasunean.
Zurekin eta zuretarrekin gehiago disfrutatuko bagenu,
ez genuke gauzen beharrik bizitzaz gozatzeko.
Erreinuak gehiago kezkatuko bagintu,
ez ginateke hainbeste larrituko gure ongizateaz.
Egin gaitzazu aske, Jauna:
aske, beharrezko gauzak eta gehigizkoak bereizteko,
aske, bizitzaren atsegin xumeez gozatzeko,
aske, emate orduan esku zabal izateko.