Baso genealogikoa: dibertsitarearen onarpenaGure kultur dibertsitatearen ulermen aberasgarria proposatzen dugu eta gure ondasun-aniztasunaren onarpen eta aitormen esperientzia baterako gonbita egiten dugu.
1. Hausnarketarako
| Esperientziaren aurkezpena Baso genealogikoa, Alboan fundazioak antolaturiko “Hiritartasuna eta Nortasuna” izeneko mintegi batean parte hartu dugun pertsona talde batek elkarrekin trukatutako esperientzia batetik dator. Taldeko zenbait kidek, batez ere heziketa lanean ari garenok, uste bera adieraztera heldu ginen: bizitako esperientzia baliotsua zen eta merezi zuen beste pertsona batzuei eskaintzea… Agiri honetan bizi izan duguna deskribatzen dugu eta koaderno honek aurkezten dituen lanabesei sakoneko zentzua eskaintzen diegu | |
| Dokumentazioa Gure aniztasunaren onarpen eta balioztatzearen politika-aurreko eremuan kokatzen da gure proposamena. Gure esperientzia kontatzerakoan garenaren beste adierazpen-era baten beharraz amaitu dugu. Hemen azaltzen ditugun testuek gure aniztasunaz hausnarketa egitera gonbidatzen gaituzte eta pluralismorako bidea irekitzen digute, bere desberdintasuna aintzat hartuz gizartearen kohesioa lortu nahi duen aukera etiko eta politiko gisa | |
2. Heziketa proposamenak: tutoretzak, irakasgaiak bigarren hezkuntzan, pastoralgintzak…
Baso genealogikoa, esperientzia bi ikastetxetan jarri izan da praktikan: Jesuiten Ikastetxea – Bilboko Indautxun, eta Eibarko Aldatze ikastetxean. Testuinguru desberdinetan aplikatu da. Indautxun ikasle talde mugatu bati eman zitzaion, ikastetxeak ekainean Batxilergoko lehen mailako ikasleentzat antolatzen dituen tailerretako batean. Aldatze Ikastetxean aldiz, beren pastoralgintzako proiektuan bakerako hezi xedearen barruan kokatu zuten, eta bi egunez Batxilergoko 2. mailako neska-mutil guztiek hartu zuten parte.
Beraz bada, testuinguru desberdinetan eta denbora nahiz jarraitutasun desberdinez aplika daitekeen proposamen malgua da. Esperientziaren urratsak aurkeztuko ditugu ondoren, beren xede eta jarduerak azalduz. Zuen eskura jarri ditugu baita ere onuragarri izan zaizkigun baliabide guztiak. Burutu ditugun esperientzien azalpen xeheago batez eta euren ebaluazioez amaituko dugu.
Baso genealogiko (0)
| Aurkezpena eta xedeak Agiri honek proposamenaren prozesua eta xedeak azaltzen ditu. Hemen jasotako puntuen bidez zuen taldeetarako aurkezpenak osa ditzakezue, beren berezitasun eta praktikan jartzera zoazten esperientziaren testuinguruaren arabera. |
Baso genealogikoo (1)
| Gure identifikazio-mapa Dinamika erraza aurkezten dugu lehen saiorako. Talde beraren identifikazioak jasoko ditugu osatzen dugun aniztasun eta konplexutasunaren hurbilpen modura. Jarduera bizkorra da eta abiapuntu egokia izan daiteke. | |
| Maparen interpretazioa Zuen taldeen mapak interpretatzeko eta gure gizartearen errealitateari buruzko zenbait hausnarketa iradokitzeko lagungarri izan daitezkeen puntu batzuk eskaintzen dizkizuegu. Mugarritutako bi komunitate gisa azaltzen bagara ere, gure bizitzak dirudien baino elkarlotuagoak daude. Ideia hauetan sakontzeko dokumentazioaren zenbait testu igortzen dizkizuegu baita ere. | |
Baso genealogiko (2)
![]()
Nire nortasun kontaketa: Informazio bila Nortasun kontaketei buruz hasi dugu lana. Jarduera honek norbere aurkikuntzatik eta onarpenetik asko du. Lehen urratsa informazioa bilatzea da. Neska-mutilei lan honetan lagun diezaieketen bi fitxa dituzue hemen zuen esku.
![]()
![]()
Nire nortasun kontaketa: Laguntzaren bat... Eredu bat aurkezten dugu bakoitzaren nortasunaz hausnarketa egin ahal dezaten. Amin Maalouf-ek bere nortasun-osaketaz kontatzen duenaren zati batzuk eman ditugu hemen. Testu hori oso iradokitzailea gertatu zaigu jarduera bera gure mintegian egin dugunean. Hasierako irakurgai gisa aurkez daiteke, edo etxean irakurtzen joan daitezen, zuen sarreraren batekin behar bada.
![]()
![]()
Nire nortasun kontaketa: Norberak egitea Erredakzio gidatua proposatzen dugu jasotako informazioaz hausnarketa egin ahal dezaten. Badituzue hemen zuen lana kokatzeko orientabide batzuk eta bakoitzaren erredakzioa gidatzen duen fitxa bat.
Baso genealogiko (3)
| Aitormena: Komunikazioari buruzko giltzarri batzuk Nortasun kontakizunaren ondoren taldean bateratze-lanerako une bat hartu. Horretarako, ziurrenik nireen aldean esperientzia eta identifikazio desberdinak izango dituen beste pertsonaren aitormen jarrera proposatu nahi dugu. Esperientziaren unerik garrantzitsuena da eta aldeko giroa sortzea komeni da. Bateratze-lanaren aurretik eman dezakezuen giza komunikazioari buruzko hausnarketa bat duzue hemen, gardenki bidez egina. Bere erabilerarako bideak ere eskaintzen dizkizuegu. | |
| Aitormena: Elkarrizketari buruzko irakurketa Gardenkiak, hemen aurkezten dugun testuaren itzulpen didaktikoa dira. Neska-mutilek ere probetxuz irakur dezaketela uste dugu. Dena den, hezitzaileoi gardenkien aurkezpena prestatzen lagunduko dizue. Kontakizunak partekatzeko unea taldearen kopurua eta antolatu nahi duzuen eraren arabera izango da. Ibilbide hau ixten duen egindako esperientzien azalpenean eredu desberdinak aurki ditzakezue. | |
Baso genealogiko (4)
| Eratu dugun basoa... Kontakizunez kontakizun, esperientzia eta nortasun eraketa desberdinen sorta bat eratu da. Behar bada, garena irudikatzeko hitz berriak azaldu beharra ere gerta dakiguke. Hemen proposatzen dizkizuegu neska-mutilen nortasun kontaketen bateratze-lana jasotzeko eta ibilbidea amaitzeko iradokizun batzuk. |
3. Helduentzako tresnak: kristau komunitateak, erakunde sozialak...
Irudiak adierazkorrak izan daitezke, baina badituzte beren arriskuak ere. Zuhaitz genealogikoaren irudia erabiltzeak gure nortasunaren ulermen esentzialista baterako bide eman dezake –jaso dugunaren fruitu gara-. Ez da ordea hau eman nahi dugun ideia. Herentzia guztiek bere baitan dituzte, gure nortasun-eraketa dinamiko eta irekia egiten duten lantze eta gehitze libreak. Basoaren metafora izan daiteke irudiaren balioa: zuhaitz desberdinak paisaia bera osatzen. Eta udazkena izan ohi da, tonu desberdinen nahasketagatik, edertasunik handieneko garaia.
Gure mintegian egin dugun ibilbide bera egitera gonbidatu nahi zaituztegu: gure nortasun kontaketak egitera eta partekatzera. Koaderno honen buruan datorren, Esperientziaren aurkezpena, agirian aurkituko duzue gure ibilbidea, xeheki kontatua, bere zailtasun eta ezustekoekin. Jarraian, onuragarri gertatu zaizkigun baliabideak jartzen dizkizuegu zuen eskura .
Baso genealogiko (1)
| Nortasun kontaketa Kontaketak lantzeko lagun dezaketen Amin Maaloufen testu batzuen sarrera duzue hemen. |
| Norbere burua lantzeko gida Fitxa bat, gure nortasunaren eraikuntzari buruzko hausnarketan, kontuan har ditzakegun zenbait punturekin. Baso genealogiko (2) |
| Aitormena Gure mintegian partekatu genituen kontaketen zenbait adibide aurkezten dizkizuegu. Bakoitzaren ibilbidearen arrasto batzuk baino ez dira. Adin, jatorri eta sentikortasun desberdinetako pertsonak igaro ditugun prozesuak adierazten dituzte. Aberastasun horren lekuko, bakoitzak erabili nahi izan duen hizkuntza ere mantendu egin dugu. | |
| Otoitz proposamena Babel eta Mendekoste. Jainkoaren errukitik aldendurik bizitzeak eraman zuen gizakia Babel hitz sakabanatzailera. Jaunaren Espirituak ordea, aitormen eta anaitasun hitzera bultzatzen jarraitzen digu. Baso genealogiko (3) | |
| Eratu dugun basoa Orain behar bada hausnarketarako unea da. Gure gizartearen errealitatea adierazteko beste era batzuk elkarrekin pentsatu eta eraikitzeko zenbait aukera iradokitzen ditugu. |
Koadernoaren egileak:
|
Elena Azpitarte, Eibarko Aldatze Ikastetxearen irakaslea |
