Aipuak helduak

Aipuekin lanean

Helduentzako baliabideak: kristau elkarteak, eragile sozialak...

Beharbada, gogoetarako artikuluak oihartzuna izan du gure baitan. Kontsumismoaren kulturak jarraitzen du gure bizitzaren arlo garrantzitsuenak bustitzen: nortasunaren eraikuntza, arrakasta eta bizi kalitatea ulertzeko era. Iradokizun gisara, hona hemen testu esanguratsuak zeuen sentipenak agertzeko lagungarri... Batzuk artikuluan ageri dira eta beste batzuk lantzen diren ideien adierazpenak. Zein izan zait deigarriena? Zeinek isladatzen du ondoen bizitzen dudana? Honelako galderak aproposak izan daitezke gure taldeetan elkarbanatzeko momentuetan...

1. Bizi gaitezen sinpleki, beste batzuk, sinpleki, bizi daitezen. (Ghandi)


2. Britainia Handiak planetako baliabideen erdiaz jabetu behar izan zuen egun duen oparotasuna lortzeko. Zenbat planeta beharko lituzke India bezalako herri batek? (Ghandi)


3. Debalde garesti da beharrezkoa ez bada. (Esaera zaharra)


4. Gure gizarteko proposamenek inbaditu egiten gaituzte, gure barruan barrena ibili, gure zaurien zuloan gotortu eta, ezkutaleku horretatik, gure bizitzaren hariak mugitzen hasten dira (Benjamín González Buelta)


5. Kapitalismoak (...) alde batetik, konbentzitu egin nahi gaitu adituen iritziaz baliatuz, publizitatearen bidez, besteek zer esango ote duten eta besteen onarpena argudiatuz. Baina gure desioetan, gure bulkadarik sakonenetan, gure beldur eta antsietan, eta gure etengabeko zoriontasunaren bilaketa horretan ere kokatu eta infiltratu nahi du. (Antonio Elizalde)


6. Gure seme-alaben heziketan hartzen ditugun erabakiek argitara dakartzate gure benetako baloreak. (J.A. Guerrero Alves)


7. Sistema kapitalistaren ametsa da estutzen gaituen indar gisa desagertzea eta gure existentziarekin bat egitea, guregan berezkoa denetik bereizi ezina balitz legez. (Vicente Verdú)


8. Ezer ez da aldatzen, bizitza zuzentzen duten jainkoak aldatzen ez badira. (Rafael Sánchez Ferlosio)Lur gainean zama arinaz ibiltzeak ez dakar ezinbestean bizitza betearen atsegin eta gozamenei uko egitea. (Jorge Riechmann)


9.Begira aireko hegaztiei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen, ez mandioan pilatzen; hala ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez ote duzue horiek baino askoz gehiago balio zuek? (Mt 6, 26) Ezkerrak indartsuen koalizio bat sortu behar du ahulen mesedetan eta euren interesen kaltetan. (Peter Glotz)


10. Gauza material gehiegi edukitzeak gauza inmaterialetarako denbora kentzen digu. Aukera gehiegiak errazki murritz dezake erabat gogobeterik egotea. Horrela bada, denbora urritasunak gauzen ugaritasunaren baliagarritasuna degradatu egiten du. Gehiegi edukitzea eta ondo bizitzea elkarren kontrakoak dira. Soiltasunean dago, bada, ongizatearen giltza. (Wolfgang Sachs)


11. Pozaren urrezko dohaina dutenek dena daukate. (Tradizio hindua)


12. Zaila da aberastasunez zamatutako gizonak zoriontasunera daraman bidezidor malkartsuan gora egitea. (Tradizio islamiarra)


13. Nahikoa daukala dakiena aberatsa da. (Tradizio taoista)


14. Gehiegia eta gutxiegia biak dira akastun. (konfutzionismoa)


15. Aberastasun gehiagoren irrikaren irrikaz, gizon ergelak bere burua suntsitzen du arerioa balu bezala. (Tradizio budista)


16.  Lur gainean zama arinaz ibiltzeak ez dakar ezinbestean bizitza betearen atsegin eta gozamenei uko egitea. (Jorge Riechmann)


17.  Ezkerrak indartsuen koalizio bat sortu behar du ahulen mesedetan eta euren interesen kaltetan. (Peter Glotz)


18.  Txirotasunaren zibilizazioak espirituari leku egiten dio benetan; horrela espiritua ez du besteak baino gehiago edukitzeagatiko antsiak itoko, era guztietako azalkeriak edukitzeko grinak estutuko, gizateriaren zatirik nagusienari behin-behinekoa falta zaion bitartean. Orduan loratuko da espiritua, txiroen eta Hirugarren Munduko herrien giza eta espiritu aberastasun oparoa, gaur egun miseriak eta arlo batzuetan garatuago dauden eredu kulturalek ¾baina ez horregatik gizatasun beteagokoek¾ itotzen dutena. (Ignacio Ellacuría)


Inicio Búsqueda Subscripción © Centro Social Ignacio Ellacuría 2012